Donostiartean


Proiektu artistikoz beteriko 1.500m2, 6 erakustoki-eremutan banatuak.

Plataforma berri honek bere baitan biltzen ditu ARTEA + SALEROSKETAK + JOERAK, eta dena zuzeneko musika, sukaldaritza eta koktelgintzako proiektuak aurkeztuko diren giroan.

Heineken Jazzaldiaren 52. edizioarekin bat eginik -170.000 lagun erakartzen ditu hirira- Donostiartean International Art Night Market azokak arterako sarbidea erraztuko die bildumazaleei, turistei eta bertako erosleei.

Galeriak
C/O Gunea
Bertako Artistak
Inter-Sections
Street Art for Kids
Digital-Room

Ekitaldien egitaraua

Street Art for Kids: kaleko artea txikiei hurbiltzeko asmoz, haurrek graffiti handi bat egingo dute, artista baten gidaritzapean.

Art&Cocktails: Azokaren izena daraman koktela, taberna-zerbitzari ezagun batek sortua, bisitariek gozatu ahal izan dezaten.

Bisitaldi gidatuak: “Nahi al duzu norbaitek azalpenak eta aholkuak ematea?” kontzeptupean, bisitariei gidaritza eskainiko zaie norberak hautatzen duen hizkuntzan.

Live Music: Heineken Jazzaldiaren ingurumarian, Donostiartean azokak euren lanak aurkeztu nahi dituzten musikariei utziko die oholtza.