Donostiartean

Kokapena

Kursaal kongresu-jauregiak kokapen ezin aproposagoa du (Zurriola ibilbidea, 1. 20002 Donostia), eta bertatik minutu gutxian hel gaitezke oinez hiriaren ikur diren hainbat lekutara: Alde Zaharra, Kontxako Badia…. Gainera, oso hurbil ditu hiriko hotel, jatetxe eta saltoki nagusiak.

Kursaal

Kursaal Kongresu-jauregia Rafael Moneoren lan arkitektoniko ikusgarria da, itsasoari so dagoena. Kultur ekintzen eta kongresuen epizentroa da, eta urtean 200 ekintza eta 500.000 parte-hartzaile baino gehiago hartzen ditu.

Kursaalek, berinezko bi kubo gardenekin, bi gune balioaniztun ditu, teknologiarik berrienez hornituak.

Leku berezia da arras, ezin egokiagoa Donostiartean Art Night Market azokarentzat.

Kursaal kongresu-jauregiak kokapen ezin aproposagoa du (Zurriola ibilbidea, 1. 20002 Donostia), eta bertatik minutu gutxian hel gaitezke oinez hiriaren ikur diren hainbat lekutara: Alde Zaharra, Kontxako Badia…. Gainera, oso hurbil ditu hiriko hotel, jatetxe eta saltoki nagusiak.

Donostia

Donostiak 183.000 biztanle ditu, eta duen neurria kontuan izanik kultura-jarduera handiko hiria da. Badiaren edertasunak, “Kantauriko Perla” izenez ezaguna denak, itsasoa eta mendia elkarren ondo-ondoan izateak, bizi-kalitate apartak eta hainbesteko ospea duen sukaldaritzak turismoaren lehen mailako helmuga bilakatu dute azken bi mendeetan.

Kultura-jarduera turismoarekin batera hazi zen, gaur egun duen kultura-programazioa lortu arte. Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia urteroko agendan ezinbesteko hitzorduak dira, baita zinema jaialdi tematikoak -Surfilmfestibal edo Giza Eskubideen Jaialdia-, eta arte eszenikoen Dferia antzerki jaialdia ere.

Sukaldaritza mailan mundu mailako hiririk garrantzitsuenetakoa da, munduko beste edozein lekutan baino Michelin-izar gehiago baitaude metro koadroko, eta euskal sukaldaritzaren bezpizkundearen sehaska izan da, “euskal sukaldaritza berria” mugimenduaren bitartez. Lehengaien kalitateak eta mundu mailan ezagunak direk “pintxoek” gozaldi ederrak ematen dizkiete bertakoei eta bisitariei.

Donostiako Turismo Bulegoa

Nola iritsi

Busez

Donostiak bus geltoki berria du, hiria estatuko beste hainbat hirirekin eta Europako beste batzuekin lotzen duena.

Madrilgo aireportutik (Barajas, 4. terminala) bus zuzenak daude Donostiara (Iraupena: 5h 30 min).

Autoz

Hiria Espainiar eta Frantziar estatuekin lotuta dago bide hauen bitartez: A-1 (Madril-Irun) errepide naziona, AP-8 autobidea (Bilbo-Irun), A-63 autobidea (Paris-Irun) eta AP-15 autobidea (Iruñea-Donostia).

Ez ahantz gida-baimena, Espainiar estatuan derrigorrez eraman behar da.

Trenez

RENFE, konpainiak ibilbide luzeko zein aldiriko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Tren geltokia, Iparraldeko geltokia, statuko hainbat hirirekin lotuta dago -Madril eta Bartzelonarekin, esate baterako- , baita nazioarteko batzuekin ere: Paris, Lisboa…

EUSKO TREN
Hiriak Eusko Tren konpainiaren zerbitzua ere badu, hiria Bilborekin, lotzen duen trenbide estua. Itsas-bazterreko hainbat herritatik ere pasatzen da (Zarautz…), eta badu Hendaiarako linea bat ere, eta Frantziako SNCF tren-sarea eta Lasarte lotzen ditu ("topo" izenez ezagutzen da).

SNCF
Trenbide-sare frantziarrak hainbat hiri garrantzitsurekin lotu gaitzake. Esate baterako, Parisekin, Hendaiatik abiatuta.