Donostiartean

Bisitariak

Donostiartean Art Night Market aukera aparta da bisitari, bildumagile eta ars lovers-entzat. Artelanak erosi, artistak ezagutu eta joerak ikusteko aukera, eta baita Heineken Jazzaldiaren giro atseginean atseden egun batzuez gozatzeko ere.

Ordutegia

Inaugurazioa
Uztailak 20, osteguna
19:30 / 23:30

Uztailak 21, ostirala
18:00 / 23:30

Uztailak 22, larunbata
18:00 / 23:30

Uztailak 23, igandea
17:00 / 22:00

1. 500m2, arte proiektuz beteak, 6 gunetan banatuak

Galeriek, artistek eta nazioarteko kolektiboek euren proposamenak aurkeztuko dituzte 6 gunetan, bisitariekin harremana erraztuko duen giroan.

A - Galeriak: Bertako eta nazioarteko galerien gunea.

B - C/O Gunea: Zenbait artistak partekaturiko gunea.

C - Bertako Artistak: Hemengo artistei eskainiko zaie.

D - Street Art for Kids: Haurrek graffiti handi bat egingo dute.

E - Digital-Room: Arte galeria digitalak | Bestelako proposamenak.

F - Inter-Sections: Arte proiektuak eta beste diziplinetakoak aurkezteko espazioa | Artearen eta sukaldaritzaren fusioa | Artea eta arkitektura | Artea eta dekorazioa.

Ekitaldien egitaraua

Street Art for Kids: kaleko artea txikiei hurbiltzeko asmoz, haurrek graffiti handi bat egingo dute, artista baten gidaritzapean.

Art&Cocktails: Azokaren izena daraman koktela, taberna-zerbitzari ezagun batek sortua, bisitariek gozatu ahal izan dezaten.

Bisitaldi gidatuak: “Nahi al duzu norbaitek azalpenak eta aholkuak ematea?” kontzeptupean, bisitariei gidaritza eskainiko zaie norberak hautatzen duen hizkuntzan.

Live Music: Heineken Jazzaldiaren ingurumarian, Donostiartean azokak euren lanak aurkeztu nahi dituzten musikariei utziko die oholtza.

Nola iritsi

Busez

Donostiak bus geltoki berria du, hiria estatuko beste hainbat hirirekin eta Europako beste batzuekin lotzen duena.

Madrilgo aireportutik (Barajas, 4. terminala) bus zuzenak daude Donostiara (Iraupena: 5h 30 min).

Autoz

Hiria Espainiar eta Frantziar estatuekin lotuta dago bide hauen bitartez: A-1 (Madril-Irun) errepide naziona, AP-8 autobidea (Bilbo-Irun), A-63 autobidea (Paris-Irun) eta AP-15 autobidea (Iruñea-Donostia).

Ez ahantz gida-baimena, Espainiar estatuan derrigorrez eraman behar da.

Trenez

RENFE, konpainiak ibilbide luzeko zein aldiriko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Tren geltokia, Iparraldeko geltokia, statuko hainbat hirirekin lotuta dago -Madril eta Bartzelonarekin, esate baterako- , baita nazioarteko batzuekin ere: Paris, Lisboa…

EUSKO TREN
Hiriak Eusko Tren konpainiaren zerbitzua ere badu, hiria Bilborekin, lotzen duen trenbide estua. Itsas-bazterreko hainbat herritatik ere pasatzen da (Zarautz…), eta badu Hendaiarako linea bat ere, eta Frantziako SNCF tren-sarea eta Lasarte lotzen ditu ("topo" izenez ezagutzen da).

SNCF
Trenbide-sare frantziarrak hainbat hiri garrantzitsurekin lotu gaitzake. Esate baterako, Parisekin, Hendaiatik abiatuta.